ONGI ETORRI "UMEEKIN SUKALDEAN" BLOG-ERA
Mostrando entradas con la etiqueta klasean. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta klasean. Mostrar todas las entradas

2011/11/08

KARAMELUZKO SAGARRAK

Gaur, karameluzko eta M&M`sko sagarrak nola egiten diren azalduko dizuet:

Horretarako, honako osagaiak behar izango ditugu:

  • 6 sagar txiki (garbituta eta sikuak)
  • "Karamelu bigun" poltxa bat
  • 2 goiarakada ur
  • Katilu 1/2 txokolatezko M&M
Behar izango ditugu beste tresna batzuk:

  • 10 piruleta makil
  • Neurtzeko katiluak (mikrouhin labean sartu daitezkenak)
  • Paper ezkoztatua


Aurreko gauza guztiak prest dituzunean, hurrengo pausu hauek jarraitu:
  1. Sagarretan piruleta makilak presionatu hauek sartu arte.
  2. Karameluak urarekin batera, neurtzeko katiluan, mikrouhin labean sartu, urtu arte (minutu pare bat). Mugitu bigun geratu arte.
  3. Sartu sagarrak karameluan guztiz estali arte. Errodatu sagarrak M&M`sen gainetik eta paper ezkoztatuaren gainean utzi sikatzen 20 minutuz.
Manzanas de caramelo

Errezeta hau egitea urtean behin ez dago txarto baina ez hartu ohitura bezala!!

LIBURUXKA DIGITALA

Hemen jartzen dizuet umeekin errezetak egiteko liburuxka bat.
ON EGIN!!!





2011/10/11

Gosaltzeko errezeta azkarra

Esnatzen zarela larunbat edo igande batean eta bizkotxoa gosaldu nahi duzula? Hona hemen 5 minututan egiteko bizkotxoaren errezeta!

Hau egiteko hurrengo osagaiak behar dituzu:
  • 4 koilarakada irin
  • 4 koilarakada azukre
  • 3 koilarakada esne
  • 3 koilarakada ekilore-olio
  • 2 koilarakada arrautz-irabiaki
  • koilaraka 1 kakao
Osagai guzti hauek nahastu , edalontzi batean sartu eta  mikrouhin-labean sartu behar duzu potentzia maximoan 3minutu. Gero hozten utzi behar duzu, eta badago!!

Proba ezazu! Denbora gutxi duzunean egiteko oso erraza da eta!


2011/09/27

Plastilina Jangarria

Gurasoek zein helduek pentsatzen dute sukaldea arrisku-gunea dela, baina umeak ondo jaten irakasteko haiekin jatea eta janaria prestatzea ezinbestekoa da.

Hona hemen aukera dibertigarri bat, eta egiteko erreza:

PLASTILINA JANGARRIA

Oso erraza da egiteko, hemen erosi ditzakezun ahutsak urarekin nahastu eta ore gozo bat aterako zaizu. Ore hori ez darama legamirik beraz, umeei ez zaie kalte egingo haien sabeletan. Gainera, ez da hatzetan lekedatzen eta ez denez azkar sikatzen denbora gehiago egon ahal zara modelatzen.
Modelatu eta gero, labera sartu eta kito!

Etxeko txikienak asko disfrutatuko dute, saia zaitezte egiten!


Halako gauza politak egin eta jan ditzakezue:


2011/09/20

Sarrera

Umeei asko gustatzen zaie sukaldean egotea eta sukaldean egiten diren hainbat gauzetan parte hartzea. Horregatik blog hau sortu dut eta bertan hainbat errezeta eta aholku jarriko ditut.

Umeek sukaldean aritzen direnean eskulanak egiten ari direla bezala planteatu behar dugu. Gainera, oso momentu polita izan ohi da, ama, aita zein beste helduekin konpartitzeko.

Has gaitezen ba lanean!! :)



Lehen hezkuntzako ikasleak egindako errezeten blog-a:
http://alegiakoikasle.blogsome.com/3mailako-ikasleen-errezetak