ONGI ETORRI "UMEEKIN SUKALDEAN" BLOG-ERA
Mostrando entradas con la etiqueta erraza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta erraza. Mostrar todas las entradas

2011/12/15

Pintxo Donostiarra

Gaur, umeek egin dezaketen zizka-mizka baten errezeta jarriko dizuet, oso erraza da egiteko nahiz eta gurasoen laguntza behar haien autonomia lantzeko oso aproposa dena.

Pintxo Donostiarra (etxeko txikiekin egiteko) egiteko pausuak:

  1. Moldeko ogia olioarekin zartaginean frijitu
  2. Txaka zatitu eta maionesarekin nahastu
  3. Nahaste hori moldeko ogiaren gainean jarri
  4. Otarrainxka biluzia gainean jarri

4 pausu erraz hauek jarraitzen badituzue pintxo donostiar gozo bat egingo duzue

On egin!! :)

Marrubizko irabiatua

11 urteko mutil batek idatzitako errezeta aurkeztuko dizuet.

Marrubizko Irabiatua:

OSAGAIAK:
  • Marrubiak eta platanoak
  • Esnea
  • Azukrea
TRESNAK:
  • Irabiagailu elektrikoa
  • Edalontzia
  • Koilara
  • Aiztoa
NOLA EGIN:

Lehenengo eskuak garbitu. Ondoren marrubiak garbitu eta zatitu, gero ontzi batean ipini. Lehenengo esnea bota ontzian. Ondoren gehitu azukrea, eta gero bota marrubiak eta platanoa. Gero hartu irabiagailua eta irabiatu dena. Azkenean ipini edalontzi batean, eta gero zerrbitu.





On egin!

Txokolate pastela labean sartu gabe

Bai, bai! Ondo irakurri duzue, badago modu bat txokolate pastela egiteko labean sartu gabea, hori dela eta, umeek egiteko aproposa iruditzen zait.

Hemen daukazue nola egiten den:

-Litro bat esne ipini irakiten. Bi tableta txokolate eta ehun gramo gurin piskanaka bota ontzi horretan, eta gero eragin ondo urtu arte.

-Beste ontzi batean azukrea eta ura nahastuta, urazukrea prestatu. Gero, gailetak (lau bat pakete txiki) urazukre horretan busti.

-Bukatzeko, plater zabal batean tartekatu gailetak eta txokolatea. Hozten utzi, izozkailuan sartu, eta kitto.







On egin!! :)

2011/10/11

Gosaltzeko errezeta azkarra

Esnatzen zarela larunbat edo igande batean eta bizkotxoa gosaldu nahi duzula? Hona hemen 5 minututan egiteko bizkotxoaren errezeta!

Hau egiteko hurrengo osagaiak behar dituzu:
  • 4 koilarakada irin
  • 4 koilarakada azukre
  • 3 koilarakada esne
  • 3 koilarakada ekilore-olio
  • 2 koilarakada arrautz-irabiaki
  • koilaraka 1 kakao
Osagai guzti hauek nahastu , edalontzi batean sartu eta  mikrouhin-labean sartu behar duzu potentzia maximoan 3minutu. Gero hozten utzi behar duzu, eta badago!!

Proba ezazu! Denbora gutxi duzunean egiteko oso erraza da eta!