ONGI ETORRI "UMEEKIN SUKALDEAN" BLOG-ERA

2011/12/15

Txokolate pastela labean sartu gabe

Bai, bai! Ondo irakurri duzue, badago modu bat txokolate pastela egiteko labean sartu gabea, hori dela eta, umeek egiteko aproposa iruditzen zait.

Hemen daukazue nola egiten den:

-Litro bat esne ipini irakiten. Bi tableta txokolate eta ehun gramo gurin piskanaka bota ontzi horretan, eta gero eragin ondo urtu arte.

-Beste ontzi batean azukrea eta ura nahastuta, urazukrea prestatu. Gero, gailetak (lau bat pakete txiki) urazukre horretan busti.

-Bukatzeko, plater zabal batean tartekatu gailetak eta txokolatea. Hozten utzi, izozkailuan sartu, eta kitto.







On egin!! :)

No hay comentarios:

Publicar un comentario