ONGI ETORRI "UMEEKIN SUKALDEAN" BLOG-ERA

2011/10/11

Gosaltzeko errezeta azkarra

Esnatzen zarela larunbat edo igande batean eta bizkotxoa gosaldu nahi duzula? Hona hemen 5 minututan egiteko bizkotxoaren errezeta!

Hau egiteko hurrengo osagaiak behar dituzu:
  • 4 koilarakada irin
  • 4 koilarakada azukre
  • 3 koilarakada esne
  • 3 koilarakada ekilore-olio
  • 2 koilarakada arrautz-irabiaki
  • koilaraka 1 kakao
Osagai guzti hauek nahastu , edalontzi batean sartu eta  mikrouhin-labean sartu behar duzu potentzia maximoan 3minutu. Gero hozten utzi behar duzu, eta badago!!

Proba ezazu! Denbora gutxi duzunean egiteko oso erraza da eta!


No hay comentarios:

Publicar un comentario